45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 33/2015 epaia

Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 825/2014 prekarioagatiko hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia IC Inmuebles SAk sustatu du Iruñeko Descalzos kaleko 48ko beheko etxebizitzako bizilagun ezezagunen aurka, prekarioagatiko utzarazpena dela eta. Auzi-jartzaileak Elena Díaz Álvarez de Maldonado prokuradore andrea izan du ordezkari eta Carmen Pérez Cabeza legelari andrea laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten da IC Inmuebles SAk jarritako demanda, Elena Díaz Álvarez de Maldonado prokuradore andreak ordezkatuta, Iruñeko Descalzos kaleko 48ko beheko etxebizitzako bizilagun ezezagunen aurka, eta, hortaz, deklaratzen da salatuek etxebizitza prekarioan okupatzen dutela, utzarazpena ezartzen da, eta etxebizitza uztera eta auzi-jartzaileari ematera kondenatzen dira, ohartaraziz ezen horretarako legezko epean egiaztatzen ez badute bota eginen dituztela. Alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren 2757 0000 03 082514 zenbakian, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Iruñeko Descalzos kaleko 48ko beheko etxebizitzako bizilagun ezezagunak non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1502200