45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzarrak otsailaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean ageri dena, ofizioz egindako zuzenketak barne. Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 10ean.

Ziraukin, 2015eko otsailaren 25ean.–Batasuneko burua, José M.ª López de Mendiguren Anuncibay.

PLANTILLA ORGANIKOA, 2015EKO URTARRILAREN 1EAN

Funtzionarioak.

–Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. A maila. Lanpostuko osagarria: %23,72. Bateraezintasunekoa: %35. Mankomunitate edo batasunekoa: %10. Hutsik.

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %17,36. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 1. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %16,99. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. (Zirauki-Mañeru).

Sarbidea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 12. xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Lan-kontratudunak.

–Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 2 (1 lanaldi partzialean). D maila. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15,01. Hutsik.

–Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1 (lanaldi partzialean). E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Plusa: %21,08. Hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Izena: Mikel Oscáriz Zabaco. A maila. Lanpostua: idazkaria. Bitartekoa, lanaldi osokoa, lanpostua hutsa betetzen.

Izena: Magdalena Elorz Leoz. C maila. Lanpostua: administrari-ofiziala. Bitartekoa, lanaldi osokoa, lanpostua hutsa betetzen.

Izena: Francisco Javier Ibáñez Dallo. D maila. 4. gradua. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (Zirauki-Mañeru).

Izena: Amparo Sánchez Ortigosa. D maila. Lanpostua: administrari laguntzailea. Bitartekoa, lanaldi osokoa, lanpostua hutsa betetzen.

Izena: María Ángeles Zamora Garcia. D maila. Lanpostua: administrari laguntzailea. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.

Izena: Rosario Aramendía Araiz. E maila. Lanpostua: garbitzailea. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.

Iragarkiaren kodea: L1503129