45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Kudeaketako ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko ekainaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz.

Azkoienen, 2015eko otsailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

TESTU ALDATUA

11. artikulua. A) 4.–Etxeetako hondakinen parekoak: etxeetako hondakinekin parekatzen ahal dira ondotik aipatzen diren hauek, baldin egunero uzten dena 50 kg-tik beherakoa bada:

(...) – eraikuntza obra txikien edo etxeetako konponketen ondoriozko hondakinak, egun bakoitzerako ezarri den gehieneko kopurua gainditzen ez bada.

40. artikulua. Hondakinak kontrolik gabe bota ez daitezen, hondakin desegokirik bota ez dadin, baimendu gabeko tokietan, jabari publikoko lurrak behar ez bezala okupatuz, zoladura hondatuz edo eremu publikoa zikinduz, Mankomunitateak 11.A) 4 artikuluan zehaztutako eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak biltzeko sistema bat jarriko du, 50 kg gehienez egunean, udalerrian dauden garbiguneetan. Kopuru handiagoak direnean, kudeatzaile baimenduengana jo beharko dute sortzaileek.

Iragarkiaren kodea: L1503118