45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskalaren aldaketa. Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz.

Azkoienen, 2015eko otsailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

TESTU ALDATUA

A) 12. artikulua. Testu hau izanen du:

1.–Etxebizitzetan zerbitzu emateko 4. artikuluaren 1. puntuan ezarritako tasak urte natural bakoitzeko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ez hainbanatu; beraz, alta nahiz baja emanez gero, ez da horren eraginik izanen ondoko sorrarazpen aldia arte.

2.–4. artikuluaren 2. puntutik 7.era bitartean ezarritako tasak seihileko natural bakoitzeko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ez hainbanatu; beraz, alta nahiz baja emanez gero, ez da horren eraginik izanen ondoko sorrarazpen aldia arte.

3.–4.B9 artikuluan ezarritako tasak hiruhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ez hainbanatu.

B) Tarifen I. eranskina. Testu hau izanen du:

A-CE) tarifa. Ordenantza arautzailean ezarri bezala, kokalekua, ezaugarriak edo hondakin kopurua dela eta eurek bakarrik erabiltzen dituzten edukiontziak dituzten industria, merkataritza edo zerbitzuetako establezimenduak:

a) Ohiko bilketarako 360 litroko edukiontzi grisen kasuan, 529,20 euroko tasa urtean asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

b) Ohiko bilketarako 1.000 litroko edukiontzi grisen kasuan, 791 euroko tasa urtean asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

c) Bilketa sailkatuko 1.000 litroko edukiontzi horien kasuan, 771,12 euroko tasa urtean asteko bilketa egun bakoitzeko; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

d) Iglu erako 3.000 litroko edukiontzi urdin edo berdeen kasuan, papera edo beira sailka biltzeko, 771,12 euroko tasa urtean hilabeteko bilketa egun bakoitzeko; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

e) Supermerkatuak eta jatetxeak, erabilera esklusiboko edukiontzia dutenak:

–Edukiontzi bat biltzea: 1.260 euro urtean.

–Bi edukiontzi biltzea: 1.848 euro urtean.

Iragarkiaren kodea: L1503117