45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBARKO “JULIÁN GAYARRE” MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

Udalaren “Julián Gayarre’’ Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzen deialdia, 2014-2015 ikasturterako

Deialdi honen xedea da Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre’’ Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzak ematea 2014-2015 ikasturterako, eta Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak onetsi du.

Deialdian azaltzen diren oinarriak izanen dira arau, eta nahitaez bete beharrekoak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, deialdi hau Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorraren esparruan onetsi da. Ordenantza hori Noain Elortzibarko Udalak onetsi zuen 2014ko urtarrilaren 14an egindako osoko bilkuran (39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 26koa). Haren 1. artikuluak xedatzen du bai Udalari bai bertako erakunde autonomoei aplikatuko zaiela.

Deialdi honetan xedaturik ez dagoen guztian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta haren Erregelamenduari lotuko zaie.

Atarikoa.–Deialdiaren justifikazioa.

Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre’’ Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzak ematea.

NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN “JULIÁN GAYARRE’’ MUSIKA ESKOLAN MUSIKA IKASKETAK EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIA, 2014-2015 IKASTURTERAKO

Helburua

Musika ikasketak egiteko diru-laguntza ezartzea, ondoren azaltzen diren irizpideekin bat. Nahitaez bete beharrekoak izanen dira.

I.–Deialdian sartutako ikasketak.

1. oinarria.–Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, Noain Elortzibarko Udalean erroldatuta egon behar da, adingabea izan behar da eta 2014-2015 ikasturte osoan Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre’’ Musika Eskolan matrikulatuta egon behar da, honako ikasketa hauetan:

–Eskolako Ikasketa Planeko II. maila, aldi berean ikasiz “musika-tresna” eta “musika-hizkuntza”, dela “Musika Eskolaren” bidetik dela “Kontserbatoriorako prestakuntza” aukeraz baliaturik.

–III. maila; hemen ere, II. mailan bezala, eskolako Ikasketa Planean maila horretarako ezarri diren nahitaezko ikasgaiak harturik.

II.–Ematen diren laguntza motak.

2. oinarria.–Laguntza hauen bidez familiei hein batean lagundu nahi zaie halako ikasketen gastuak finantzatzen. Deialdi honetako laguntzak irakaskuntzaren kontzepturako eskatzen ahal dira.

III.–Eskatzaileak bete behar dituen baldintza orokorrak.

3.1 oinarria.–Laguntzak eskatzen dituztenek eta izaten ahal diren onuradunek Noain Elortzibarren 2014ko ekaina baino lehen erroldatutako familia unitatea osatu behar dute.

Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek osatuko dute familia unitatea:

a) Ezkontideek eta I. oinarrian aipaturiko mailetan matrikulaturiko seme-alaba adingabeek osatua.

b) Berariazko legeriaren araberako bikote egonkorrak eta matrikulaturiko seme-alaba adingabeek osatua.

c) Legezko banantze kasuetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean, bikotea egonkorra ez denean edo bizikidetzarik ez duenean, amak edo aitak eta arestiko paragrafoan aipaturiko mailetan matrikulaturiko seme-alaba adingabeek osatua.

d) Ikasleak soilik osatutakoa, adin nagusikoa denean, edo legez nahiz judizialki emantzipatutako adingabea.

e) Adin nagusiko ikasleak edo legez nahiz judizialki emantzipatutako adingabeak osatua, ezkonduta dagoenean edo antzeko harremanarekin beste pertsona batekin batera bizi denean.

3.2 oinarria.–Laguntza jasoko duen ikaslearen aita edo ama izanen da eskatzailea; bestela, ikasle adingabearen zaintzaz eta babesaz arduratzen den tutorea edo pertsona, edo ikaslea bera 3.1 oinarriko d eta e ataletako kasuetan.

IV.–Ikasketa baldintzak.

4. oinarria.–Aldeko txostena, Noain Elortzibarko Udalaren ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolako zuzendariak emana, eskaera aurreko ikasturtean ikasleak eskolan izandako aprobetxamenduari buruzkoa.

Ikasle berriak izanez gero ez da baldintza hori kontuan hartuko; hala ere, ikasturtearen amaieran laguntza baliogabetzen ahalko da, baldin eta ikusten bada ikasleak ez duela kurtsoa aprobetxatu.

4.1 oinarria.–Kurtsoa errepikatzen ez egotea bekaren xede den ikasgai bakar batean ere.

V.–Baldintza ekonomikoak.

5. oinarria.–Familiaren 2013ko per capita errenta ez izatea 7.000 eurotik gorakoa, eta ekitaldi horretan familia unitate osoaren errenta ez izatea, guztira, 35.000 eurotik gorakoa.

Familia errenta osoa zehazteko (aurreko lerroaldearen arabera 35.000 eurokoa izanen dena gehienez), kontuan hartuko da 2013ko ekitaldiko PFEZren aitorpeneko zerga-oinarria.

Familiaren per capita errenta kalkulatzeko, zatiketa hau eginen da: 2013ko PFEZren aitorpeneko zerga-oinarria zati deialdi honen 3. oinarriko 2. puntuan zehaztutako familia unitateko kideen kopurua.

PFEZ aitortu beharra, likidazio-oinarriak, zerga-oinarria, salbuetsitako errentak etab. direla eta, horri buruzko legerian xedatutakoari jarraituko zaio.

Errenta iturriren bat ezkutatzeak edo datu faltsuak emateak eskatutako laguntza ukatzea ekarriko du edo, jada eman bada, baliogabetzea eta itzularaztea.

Laguntzak lortzeko aitorpenetan iruzurra saihestuko duen kontrola areagotzearren, Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuak edozein frogabidez erabakitzen ahal du datuak ezkutatu direla, aurreko atalean aipatutakoaren arabera.

VI.–Aurrekontua, laguntzak jasotzea eta laguntzen zenbatekoa.

6. oinarria.–Deialdi honetako laguntzen ordainketa eginen da Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuaren gastuen aurrekontuan, hau da, 2014tik 2015era luzatutako aurrekontuan dagokion kontu-sailaren kargura, eta 5.000 euro izanen dira gehienez.

7. oinarria.–Laguntza emateko aplikatuko diren errenta tarteak, familiaren per capita diru-sarrerak kontuan harturik, eta horien arabera ematen ahalko diren zenbatekoak honako hauek dira:

4.000 eurotik behera: urteko tasaren %75eko laguntza gehienez.

4.000 eurotik 5.500 eurora bitarte: urteko tasaren %50eko laguntza gehienez.

5.500 eurotik 7.000 eurora bitarte: urteko tasaren %25eko laguntza gehienez.

Bi kidez osatutako familia unitateen kasuan, baldin eta deialdi honetan beka eskatzeko ezarri diren baldintzak betetzen badituzte, urteko tasaren %75eko laguntza emanen zaie gehienez.

Kasu bakoitzean ezarritako laguntza portzentajea gehienez eman daitekeena da, eta aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko da kontuan portzentaje zehatza kalkulatzeko.

Eskaera kopuruaren arabera ordaindu beharreko zenbatekoak aurrekontuko dirua gainditzen badu, hainbanatu eginen dira eman beharreko diru-laguntzak, modu linealean.

Eskatzaileak izanen dira laguntzak hartuko dituztenak.

VII.–Eskaerak aurkeztea.

8. oinarria.–Eskaerak deialdi honi erantsitako eredu normalizatuaren bidez eginen dira, eta eskatzaileak sinatu beharko ditu.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, interesdunek eskaerak eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskatzailearen NANaren fotokopia.

–Familia unitateko kideek batera edo banaka egindako PFEZren aitorpenaren fotokopia osoa, aitorpena egitera behartuta badaude, edo, bestela, kasuan kasuko Administrazioaren ziurtagiria, aitorpena egin beharrik ez dutela adieraziko duena.

–Familia unitateko kideen kopurua zehazteko behar diren agiri guztiak.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.

Eskaera aurkeztean baimena ematen zaio Noain Elortzibarko ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Patronatuari, bidezkotzat jotzen dituen jarduketen bitartez egiaztatzeko eskatzaileek emandako informazioa zuzena den, ea eskatutako baldintzak betetzen diren eta onuradunak laguntza jasotzeagatik dituen betebeharrak betetzen dituen.

Eskaerak Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Migel kalea, 2 - 31110 Noain), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazten diren lekuetako edozeinetan.

VIII.–Laguntza ematea eta ukatzea.

9.1 oinarria.– Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak ebatziko du deialdia.

9.2 oinarria.–Legezko ondorio guztietarako, laguntza eskatzailearentzat izanen da.

9.3 oinarria.–Ebazteko eta jakinarazteko epea hilabete izanen da gehienez, diru-laguntza eskaerak aurkezteko azken egun baliodunetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

9.4 oinarria.–“Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuak noiznahi ikuskatzen ahal ditu eskaerako espedienteak, haietan ezarritako datuak, laguntza emateko oinarritzat hartzen baitira, benetakoak diren ala ez egiaztatzeko.

9.5 oinarria.–Ikuskapen prozesuan laguntzeari uko egin edo eskatutako informazioa eta dokumentazioa aurkezten ez duten onuradun edo eskatzaileek, besterik gabe, onuradun edo eskatzaile izateari utziko diote, eta jasotako laguntza itzuli egin beharko dute.

9.6 oinarria.–Datu ekonomikoak eta/edo inguruabarrak ezkutatu edo faltsutzearen ondorioz, laguntza bertan behera gelditzen ahalko da eta jasotakoa itzuli egin beharko da.

9.7 oinarria.–Laguntza emateari buruz organo eskudunak ematen duen ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari eta haren aurka zuzenbidearen arabera bidezkoak diren errekurtsoak aurkeztu ahalko dira. Ebazpen hori banaka jakinaraziko zaie eskatzaileei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatuari jarraikiz.

9.8 oinarri.–Onartutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez emanen da, ematearen ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

IX.–Laguntzen bateraezintasuna.

10. oinarria.–Laguntza hauek ez dira bateragarriak izanen Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuak ematen dituen gainerako laguntzekin, hobariekin edo bekekin.

Diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izanen du inoiz gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua.

X.–Interpretazioa eta errekurtsoak.

11. oinarria.–Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeari dagokio oinarri hauen interpretazioa.

12. oinarria.–Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta horiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Noain Elortzibarren, 2015eko otsailaren 19an.–Zuzendaritza Batzordeko burua, Sonia Elcano Erdozain.

I. ERANSKINA

Eskabide orria

................................................. jaunak/andreak, helbidea 31110 Noain Elortzibarko ........................................... (e)an, NANa ....................., telefonoa/k ................................., Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeari zuzendurik,

ADIERAZTEN DUT:

Jakin dudala 2014-2015 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzen deialdia iragarri dela, Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako ikasle adingabeentzat, eskolako ikasketa planeko II. eta III. mailetan matrikulatuta badaude.

Erantzukizunez aitortzen dut:

Ez dudala diru-laguntzak arautzen dituen araudian aurreikusitako debekurik, eta eguneratuak ditudala nire zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala.

Aitzineko datu guztiak egiazkoak direla eta orobat egiazkoa aurkezten dudan dokumentazio guztia, eta jakinaren gainean nagoela horiek ezkutatzea edo faltsutzea espedientea bertan behera uzteko arrazoi aski dela, kasu bakoitzean bidezko diren gainerako ekintzak aparte utzirik.

Berariaz baimentzen dudala deialdia egin duen organoa, aitortutako datuak eta aurkeztutako agiriak benetakoak diren egiazta dezan.

Horiek horrela, eskatzen dut:

Laguntza hau eman diezadazuela; horretarako, honako agiri hauek aurkeztu ditut eskabidearekin batera:

Eskatzailearen NANaren fotokopia.

Familia liburuaren fotokopia edo familia unitateko kideen kopurua zehazteko behar diren agiri guztiak.

Familia unitatean PFEZren aitorpena egitera behartuta dauden kide guztien 2013ko ekitaldiko errenta aitorpenaren fotokopia osoa edo, bestela, kasuan kasuko Administrazioaren ziurtagiria, PFEZren aitorpena egin beharrik ez dagoenean; kasu horretan, aitorpenaren ordez, Ogasunak emandako ziurtagiria edo dokumentua aurkeztu beharko da, non jasoko baitira familia unitateko kide guztien 2013ko datu fiskalak edo PFEZren zirriborroa.

2013ko errenta aitorpenean jaso ez diren diru-sarreren frogagiriak.

Eskatutako laguntza jaso duenaren/dutenen izen-deiturak:

Noain Elortzibarren, 2015eko ..................aren .......................(e)an

Eskatzailearen sinadura

Datuen babesa: Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa bete beharrez, aditzera ematen zaizu ezen emandako datu pertsonalak Noain Elortzibarko “Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Patronatuaren Gizarte Prestazioen fitxategian sartuko direla, zer administrazio prozeduratarako eskatu diren, haren tramitazioa kudeatzeko. Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka egiteko eskubidea erabiltzeko Erregistro Orokorrera jo beharko da (San Migel kalea, 2 - 31110 Noain).

Iragarkiaren kodea: L1503021