45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Gizarte ekintzaren alorrean proiektuak eta/edo entitateak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboendako 2015eko laguntzen deialdia

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, Eguesibarko Udalak, joan den otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi zituela gizarte ekintzaren alorrean proiektuak eta/edo entitateak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboendako 2015eko laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak. Hona hemen:

EGUESIBARKO UDALAREN GIZARTE GAIEN ARLOAREN HELBURUEN BARRENEAN GIZARTE EKINTZAREN ALORREAN PROIEKTUAK ETA/EDO ENTITATEAK GARATZEN DITUZTEN IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDE, INSTITUZIO, ELKARTE, TALDE ETA KOLEKTIBOEI DIRU-LAGUNTZAK
EMATEKO OINARRIAK. 2015. URTEA

1.–Xedea.

Diru-laguntzen deialdi honek hauxe du xedea: diruz laguntzea gizarte ekintzaren arloan Eguesibarko herritarren ongizate soziala bultzatzeko proiektuei eta/edo jarduerak egiten dituzten entitateei. Ekintza edo jarduerak 2015ean eginen dira, eta Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

Entitateak: holakotzat hartzen dira Ibarreko herritarrei zerbitzuak ematen dizkietenak. Ez dute aurkezten proiekturik. Hala ere, zerbitzu horiek zertan diren eta horien kostua zehazten dute 2015 ekitaldian onuradun bakoitzeko.

Proiektuak: halakotzat hartzen dira, bereziki Ibarrean garatzeko eginen direnak 2015eko ekitaldian.

2.–Aurrekontua.

Deialdi honek 30.000,00 euroko aurrekontua izanen du, gehienez ere, eta horri aurre eginen zaio 3110048200 kontu-sailaren kargura. 10.000 euro gizarte ekintzako proiektuetarako eta 20.000 euro beren zerbitzuetan Ibarreko herritarrak zaintzen dituzten entitateendako.

3.–Eskatzaileak.

Ezaugarri hauek dituzten erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboek jaso dezakete diru-laguntza:

–Irabazteko asmorik ez izatea.

–Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuaren barrenean, honelako jarduerak egitea: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

–Proiektuak eragin zuzenekoa izatea Eguesibarko populazioan.

–Proiektuen eta/edo zerbitzuen bideragarritasuna bermatzeko egitura izatea.

4.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Proiektuak eta/edo entitateen eskaerak, behar bezala beteta, Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 5. puntuan eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 15ean hasiko dira, eta apirilaren 15ean bukatuko. Epea luzaezina izanen da.

Eskaerak betetzen ez baditu deialdian ezarritako baldintzak, errekerimendu eginen zaio interesdunari horiek zuzen ditzan gehienez ere bost egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio eskaeran atzera egin duela ulertuko dela hala egiten ez badu.

Entitate bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkezten ahalko du.

5.–Aurkeztu beharreko agiriak.

–Diru-laguntza eskaera, I. eranskinaren araberakoa.

–Proiektua, II. eranskineko ereduari jarraikiz.

–Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria edo erantzukizuneko aitorpena (izaera juridikoa zein den).

–Entitatearen IFKren eta estatutuen fotokopia, bidezkoa denean.

–Lortuz gero, diru-laguntza zein banku-entitatetan sartu beharko den (bankuaren ziurtagiria). Egiaztagiri hori, betiere, eguneraturik aurkeztu beharko da.

–Diru-laguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren gastu eta dirusarreren aurrekontu xehakatua.

–Bertze toki batean xede bererako aurkeztutako diru-laguntza eskaeren zerrenda, izanik horiek eginak nahiz egin beharrekoak, tramitatuak edo tramitatze bidean, erakunde publikoei nahiz pribatuei eskatuak. Honako hauek zehaztu beharko dira: entitate(ar)en izena(k), eskatutako zenbatekoa, edo emandakoa, ebatzita badago, edo aurreikusitako zenbatekoa aurreko urtekoa aintzat hartuz.

Eskatutako agirietako bat Eguesibarko Udalaren eskuetan badago, haren ordez erantzukizuneko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adieraziko, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren, betiere bost urtetik gora joan ez badira, kasuan kasuko prozedura bukatu zenetik.

Aurrekoan xedatutakoa gorabehera, Udalak ezin badu agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskaera egiten ahalko die hura aurkezteko edo, bestela, agiri horrek frogatzen dituen betebeharrak beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen proposamena egin baino lehenago.

Eskatutako agiriez gainera, entitateak nahi adina dokumentu aurkezten ahalko du bere proiektuaren edo jardueraren berri emateko.

6.–Entitateek herritarrei bideratutako proiektu, zerbitzu edo ekimenen edukia.

Diru-laguntzak eska daitezke Eguesibarko Udalaren gizarte gai, osasun, berdintasun eta inmigrazioko alorrean lehentasunezkotzat jotzen diren jarduerak edo zerbitzuak finantzatzeko. Alor horrek lehentasuneko hiru gai proposatu ditu aurten: gizarte arloko boluntariotza, tratu onak eta gutxiengo etnikoendako laguntza.

Horretarako, ondoko jarduera eremuetako jarduera eta/edo zerbitzuak finantza daitezke:

a) Gutxiengo etnikoendako arreta.

b) Immigrazioarendako arreta.

c) Drogamendekotasuna dutenendako arreta.

d) Desgaitasuna duten pertsonendako arreta, baita mendekotasuna dutenendako ere.

e) Haur eta gazteendako arreta.

f) Gizarte arloko boluntariotza.

g) Familiaren dinamikarako laguntza.

h) Tratu onen sustapena.

i) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren sustapena.

j) “Gizartearentzat interes berezia” duten bertze proiektu/zerbitzuak, Udalaren finantzaketa justifikatua dagoenean.

7.–Eskaeren balorazioa.

Entitateek aurkeztutako proposamenak aztertu eta baloraturik, Eguesibarko Udalaren gizarte gai, osasun, berdintasun eta inmigrazioko Batzordeari igorriko zaizkio, horretarako emandako txosten teknikoekin batera, bartzordeak onetsi eta laguntzak eman ditzan.

Entitateen proiektuei eta/edo zerbitzuei diru-laguntzak emateko, honako irizpide hauei jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Entitatearen proiektu edo jardueraren interes sozialaren gradua (7 puntu bitarte).

1.1. Eskualdean estaldura aski ez duten esku hartzeko arloetako jarduketak, osagarriak direnak gizarte zerbitzuetan Udalak egiten dituenekin (6. puntuarekin lotura dutenak): 7 puntu.

1.2. Jarduketak Batzordeak lehenesten dituen arloetan: 3 puntu.

2. Entitateak baloratutako esperientzia (7 puntu gehienez).

2.1. Esperientzia Ibarreko esku-hartzeetan: 4 puntu.

2.2. Aurkezten den proiektuarekin edo zerbitzuarekin lotutako esparruetan dagoen esku-hartze esperientzia: 3 puntu.

3. Aurkeztutako proiektuaren/zerbitzuaren kalitatea (20 puntu bitarte).

3.1. Oinarria: proiektuaren justifikazioa, atzemandako beharrean oinarriturik, 2 puntu.

3.2. Helburuak: argiak, zehatzak, ebaluagarriak, 3 puntu.

3.3. Jardueraren tokia, garaia eta abar antolatzea, programatzea; egin behar diren jarduerak. 6 puntu.

3.4. Aurrekontua: proiektuaren edo jardueraren bideragarritasun ekonomikoa. Jardueraren aurrekontuetan, kontzeptuen banaketan eta aurreikusitako diru-sarreretan islatu beharko da.

Ibarreko jendearentzako zerbitzuengatik finantzazioa eskatzen duten entitateentzat, aurrekontua pertsonako baloratuko da: 4 puntu.

3.5. Ebaluazioa: ebaluaziorako adierazleak, egin behar den ebaluazioaren plangintza, 2 puntu.

3.6. Koordinazioa: gizarte zerbitzuarekin dagoen koordinazio eta lankidetza maila, proiektuan islatu beharko dena, 3 puntu.

4. Ibarrean zentsaturiko entitateak (gehienez ere puntu 1). taldeak edo entitateak egoitza Ibarrean izatea bereziki baloratuko da.

Proiektu batek gehienez ere 35 puntu atera ditzake eta diru-laguntza jasotzeko gutxienez 10 puntu beharko dira.

8.–Laguntzen zenbatekoa.

Proiektu/entitateei eman beharreko zenbatekoa lortutako puntuen araberakoa izanen da. Deialdi honen 7. puntuari jarraikiz, gehienez ere 3.000 eurokoa izanen da, ondoko taulan adierazi bezala.

Ibarrerako berariazko proiektuetarako aurrekontuan dagoen dirua

Proiektuei diru-laguntzak emateko 10.000 euro daude. Puntuen esleipena, berriz, honako hau da:

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

% DIRU-LAGUNTZA
AURREKONTUAN

DIRUZ GEHIENEZ LAGUNTZEN AHAL DEN ZENBATEKOA

30-35 puntu

%100

3.000 euro.

25-29,9 puntu

%75

2.850 euro.

20-24,9 puntu

%50

2.700 euro.

10-19,9 puntu

%25

2.550 euro.

10 puntu baino gutxiago

%0

0 euro.

Ibarreko herritar onuradunendako lanean ari diren gizarte
zerbitzuetako entitateendako aurrekontuan dagoen dirua.
Zenbatekoen banaketa

Ibarreko herritarrak direnean onuradunak, diru-laguntzaren zenbatekoa 20.000 euro izanen da eta horrela banatuko da puntuen arabera:

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

% DIRU-LAGUNTZA
AURREKONTUAN

DIRUZ GEHIENEZ LAGUNTZEN AHAL DEN ZENBATEKOA

30-35 puntu

%100

3.000 euro.

25-29,9 puntu

%75

2.850 euro.

20-24,9 puntu

%50

2.700 euro.

10-19,9 puntu

%25

2.550 euro.

10 puntu baino gutxiago

%0

0 euro.

Lagundu beharreko proiektu guztien zenbatekoen batuketak kontu-sailaren aurrekontua gainditzen badu, diru-laguntza hainbanatu eginen da, batuketa ez dadin izan 10.000 eurokoa baino handiagoa proiektuetarako eta 20.000 baino handiagoa entitateetarako.

9.–Eskaeren ebazpena.

Eguesibarko Udalaren osoko bilkuraren akordioaren bidez emanen dira diru-laguntzak, 3110048200 kontu-sailaren kargura.

Eguesibarko Udalak idatziz jakinaraziko du ebazpena. Bertan aipatuko da, kasu bada, diru-laguntzaren zenbatekoa.

10.–Proiektuen ezaugarriak.

Proiektu bakoitza entitate sustatzaileari egokia iruditzen zaionean abiatuko da, kontuan hartuta, betiere, proiektuak 2015eko abenduaren 31n bukatu behar direla beranduenez.

Diruz laguntzen den jarduera 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra eginen dute entitateek.

11.–Ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa honela eginen da:

%50, aurrerakin gisara, diru-laguntza onesten duen ebazpena izenpetzen denean. Gainerakoa, diru-laguntza justifikatzeko memoria ekonomikoa eta teknikoa aurkeztu eta gero ordainduko da. Muga-eguna 2016ko urtarrilaren 15a izanen da (III. eta IV. eranskinen arabera).

12.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, Estatukoek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

Hala ere, zenbatekoak, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Horretarako, emandako diru-laguntza berrikusi eta doitu eginen da.

Bateragarria da diru-laguntza ematea proiektuen sustatzaile diren entitateei ere. Horrelakoetan, ezin dira diruz lagundu bi modalidadeetan kontzeptu eta zenbatekoak berak badira.

13.–Diru-laguntzaren justifikazioa.

Diru-laguntza jasotzen duen entitateak (bi modalitateetan) proiektua justifikatu beharko du. Horretarako, memoria tekniko bat eta memoria ekonomiko bat aurkeztu beharko ditu udaletxeko erregistro orokorrean.

Memoria ekonomikoari erantsiko zaizkio gastuen fakturak eta egiaztagiriak, gehienez ere 2015eko abenduaren 31ko data izanen dutenak.

Harekin batera, ondoko dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

–Udalari egindako eskabidea.

–Faktura jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, egindako proiektuaren kostuaren zenbateko osoari dagozkionak. Entitateen kasuan, pertsona/zerbitzuaren kostuaren fakturak.

–Entitate onuradunaren zinpeko aitorpena, frogatzen duena egiaztagiri gisara aurkezten diren fakturen gastuak diruz lagundutako jardueran egin direla (V. eranskina).

Diru-laguntzaren onuradunak ezin badu justifikatu teknikoki eta/edo ekonomikoki emandako diru-laguntza, ezarritako irizpideen arabera, eta/edo diru-laguntza zertarako eman den, hartara egokitzen ez bada jarduera, bidezkoa izanen da diru-laguntza kentzea edo doitzea eta, beharrezkoa bada, ordaindutako zenbateko guztia edo zati bat itzultzeko erreklamatzea.

Orobat onartutako laguntza bertan behera utziko da eta ordaindutako zenbatekoak itzuliko dira, onartzeko edo ordaintzeko datu garrantzitsuak faltsutu edo ezkutatu direnean.

Sarrigurenen, 2015eko otsailaren 12an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1502713