45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2015erako karga-tasak

Urraulgoitiko Udalak, 2014ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2851.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5655.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,18.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Balioaren igoera zehazteko portzentajea: legezko gutxienekoa.

–Etxeko uraren hargunearen tasa: 75,00 euro/urtea.

–Etxeko urarena ez den hargunearen tasa, ludiko-igerilekukoa eta mistoa (etxekoa eta etxekoa ez dena-igerilekua): 240 euro/urtea.

–Ur kontsumitua, etxekoa eta etxekoa ez dena: 0,50 euro/m³.

–Ziurtagiriak luzatzeko tasak: 1,5 euro.

–Tasa, fotokopiagatik edo konpultsagatik: 0,10 euro/orrialdea.

Urraulgoitin, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1503043