45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2015eko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2014ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar ziren iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki oholean eta 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan inork ez du espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu, ezta halakorik jaso ere.

Ultzamako Udalak, 2015eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Horregatik guztiagatik, eta aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluak), argitara ematen da laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 318.360,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 931.095,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.880,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 265.915,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 66.550,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 61.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 39.389,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.688.189,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 461.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 54.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 134.724,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 486.835,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 550.630,00 euro.

7. kapitulua.–Transferentzia administrazio orokorretik toki entitatera: 1.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.688.189,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1503136