45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan enkantea

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–Lote bakarra: Mortua hermendian, Arraba alderdian, zenbait espezietako 2.738 koniferoz osatua; horiek 402 metro kubiko zur eta 416 m³ enbor txiki egiten dute. Hasierako prezioa: 9.654 euro (BEZa kanpo).

Proposamen ekonomikoak, fidantzatako Udal Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekinarekin batera, aurkeztu beharko dira 2015eko martxoaren 18ko eguerdiko 12ak arte, asteazkenarekin.

Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2015eko martxoaren 18an, asteazkenarekin, 13:00etan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1503067