45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako sarbideak berritzeko proiektua

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko otsailaren 16an egin bilkura arruntean, honako hau onetsi zuen 140/14 espedienteko 3) atalean:

1. Udal honi dagokionez, interes orokorrekoak deklaratzea “Tuterako sarbideak berritzeko proiektua: Corellako NA-160 errepidea eta biribilgunea Naranjel etorbidearen bidegurutzean” izeneko obrak.

2. Aipatutako obren proiektua onestea, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak aurkeztua eta Cintec, S.L. Consulting de Ingeniería enpresak 2015eko urtarrilean prestatua; zehazki, José-Ramón Ranz Garrido bide, ubide eta portuetako ingeniariak egin du. Haren kostu zenbatetsia 639.589,45 eurokoa da (...).

3. Obren oinarrizko proiektua jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

4. Obra proiektu horretan sartutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura abiatzea, eta bukatutzat jotzea, Udalaren eta Inmobiliaria Agromotor, S.L. jabearen artean adiskidetasunezko hitzarmena sinatu delako, enpresak balio justua onartu eta okupatzeko baimena eman baitu.

Eta onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banan-banakoa, (...), adierazten diren obrak egiteko okupatu beharrekoak baitira.

Orobat, balio justua ordaintzea, okupatzeko akta egiten denean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2015eko otsailaren 24an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Joaquim Torrents Delgado.

Iragarkiaren kodea: L1503002