45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2012ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen, Datuen babesaren gaineko arauak aplikatuz Sunbillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko udal ordenantzan.

Erabaki hori 2012ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sunbillan, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

ALDAKETA, DATUEN BABESAREN GAINEKO ARAUAK APLIKATUZ SUNBILLAKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO UDAL ORDENANTZAN

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko, xedapen orokorra eman beharko da, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Sunbillako Udalak, bere zerbitzu eta/edo eginkizun batzuk datuen babesari buruzko araudira egokitu beharrez, erabaki du:

Lehenbizikoa.–Datu pertsonalen honako fitxategi hauek sortzea, ezaugarri hauek emanez:

Isunen fitxategia:

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: isun eta zehapenen kudeaketa eta tramitazioa, udalerriaren eskumemen esparruan egindako arau-hausteengatik abiarazitako espedienteetan.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, bertze pertsona fisiko batzuek edo segurtasun indar eta kidegoek emanda.

–Ukituriko pertsona edo taldeak: zehapen edo isun espediente batean agertzen den edonor.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.
  • Arau-hauste penalei buruzko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: organo judizialei eta segurtasun kidego eta indarrei.

–Organo arduraduna: Sunbillako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Sunbillako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

Webguneko datuak:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: webgunearen kudeaketa. Interesdunen harremana ahalbidetzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, horretarako inprimakietan datuak erregistratuta.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: webgunearen erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, irudia.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: Udalaren webgunean argitaraturik.

–Organo arduraduna: Sunbillako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Sunbillako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Instalazioetako jardueren eta erabileren fitxategia:

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: kultur eta kirol jardueren kudeaketa, lehiaketak, Udalaren kirol instalazioetako abonatuen eta Udalaren bertze lokal batzuen erabiltzaileen kontrola. Tasen kobrantza.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, edo eskaera bidez.

–Ukituriko pertsona edo taldeak: jardueretan parte hartzen dutenak, abonatuak eta lokalen erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Udalaren webgunean argitaraturik.

–Organo arduraduna: Sunbillako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Sunbillako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

Bigarrena.–Ordenantzan aldaketa egiteko erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, hala, fitxategia sortzea eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistroari jakinaraztea.

Iragarkiaren kodea: L1503082