45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2015eko otsailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Hirigintzako Udal Planean, honako honi dagokionez: A.R.C. 1, Lodosako errepidea eta industrialdea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Sesman, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1503093