45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Udalbatzako kideen sariak

Sesmako Udalak, 2015eko otsailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hurrengo ordainsariak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan aritzeagatik 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:

1. Alkatea: ezartzea Udal honetako alkateak ez duela dedikazio esklusiborik izanen, dedikazio partziala baizik. Ordainsari hori jasotzeko gutxienez ere behar den dedikazioa hilabetean 93 ordu izanen da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak eta beste). Titularrari ez zaio zenbatekorik deskontatuko alkateordeek egiten dizkioten ordezkapenengatik, ezta azken horiei ordainsaririk pagatu ere ordezkapen horiengatik. Ordainsarien kobrantza karguan dedikazio partzialean aritzeagatik bateraezina da bilkura-sariak biltzearekin.

Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean hark duen altari eustea, eta ezartzea haren urteko ordainsari gordina 18.741,68 eurokoa izanen dela 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina, 14 pagatan banatuta, Sesmako Udalak dagozkion enpresa-kuotak bere gain hartuta. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

2. Zinegotziak: osoko bilkurara egiazki joaten diren bakoitzean zinegotzi bakoitzari 105,07 euro ordainduko zaizkio.

3. Batzordeetako buruei beren karguan aritzeagatik urtero 315,28 euro ordainduko zaizkie.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1502994