45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2015eko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1502993