45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aldaketa datu pertsonalen fitxategietan

Sartagudako Udaleko alkate Carlos Ena Martínezek, 2015eko otsailaren 13an, ondoan ageri diren ebazpena eta eranskinak eman ditu. Horiek denak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira, bertan aipatzen den legedian xedatutakoari jarraikiz.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoak haien titularrak baldin badira, datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua. Xedapenaren oinarrizko edukia ezartzen da artikulu horretan.

Aurrekoa kontuan hartuta, EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2014ko urriaren 18ko Alkatetzaren 128/2014 Ebazpenaren zuzenketa.

15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez, fitxategi batzuen egitura ez baitzitzaien haien helburei egokitzen, zuzendu egin dira. Zuzendutako fitxategiak hauek dira:

“Bideozaintza” eta “Animalien zentsua”. (I. eta II. eranskinak).

Orobat, DBLORren 81.2 c) artikuluarekin bat, “Udal espediente eta zergak” fitxategian aplikatu behar diren segurtasun neurriak, erdi mailara igaro dira. III. eranskinean eman da behin betiko fitxategia.

Ukitutakoen eskubideak egoki babesteko eta 5.1 artikuluarekin bat, zehazten da zeinentzat diren fitxategiak:

–Udal katastroa (IV. eranskina).

–Animalien zentsua (II. eranskina).

Bigarrena.–Argitalpena.

Alkatetzaren ebazpen honetan ezartzen denari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu da.

Hirugarrena.–Indar hartzea.

Alkatetzaren ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Sartagudan, 2015eko otsailaren 17an.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.

I. ERANSKINA

Fitxategiaren izena.–Bideozaintza.

Identifikazioa eta xedea: udal instalazioek babesa eta segurtasuna izan dezaten bideozaintza sistemaren bidez lortutako irudien fitxategia.

–Tratamendu sistema: automatizatua.

–Datuen emailea: bideo-zaintzako sistema.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Irudia/ahotsa.

–Datuen komunikazio aurreikusiak: segurtasun enpresari, segurtasun kidegoei.

–Datuen nazioarteko transmisio aurreikusiak: ez dago aurreikusirik nazioarteko inolako transmisiorik.

–Fitxategiaren ardura duen organoa: Sartagudako Udala.

–Zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko zerbitzu edo unitatea: Sartagudako Udala, udal bulegoa Foruen Plazako 1ean. PK. 31589 Sartaguda (Nafarroa).

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

II. ERANSKINA

Fitxategiaren izena.–Animalien zentsua.

–Identifikazioa eta xedea: fitxategia, arriskutsu izan daitezkeen animalien lizentzien eta erregistroaren tratamendurako. Xedea du arriskutsuak izan daitezkeen zakurren kudeaketa eta osasun kontrola, baita administrazio kontrola ere.

–Tratamendu sistema: mistoa.

–Datuen emailea: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • NAN/IFK.
  • Jabearen izen-deiturak.
  • Helbidea.
  • Telefonoa.
  • Animaliari buruzko informazioa.

–Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Guardia zibila eta Nafarroako Foruzaingoa.

–Datuen nazioarteko transmisio aurreikusiak: ez dago aurreikusirik nazioarteko inolako transmisiorik.

–Fitxategiaren ardura duen organoa: Sartagudako Udala.

–Zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko zerbitzu edo unitatea: Sartagudako Udala, udal bulegoa Foruen Plazako 1ean. PK. 31589 Sartaguda (Nafarroa).

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

III. ERANSKINA

Fitxategiaren izena.–Udal espediente eta zergak.

–Identifikazioa eta xedea: fitxategia, udal espediente guztiak kudeatzeko eta zergen, tasen, JEZaren, trafikoko isunen eta abarren kobrantza kudeatzeko.

–Tratamendu sistema: mistoa.

–Datuen emailea: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • NAN/IFK.
  • Izen-deiturak.
  • Helbidea/Helbide fiskala.
  • Telefonoa.
  • Jaioteguna.
  • Espediente/jardueraren gaineko jakingarriak.
  • Finantza kontuen gaineko jakingarriak.

–Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuko erakundeei, Zerbitzuen Mankomunitateari, Estatistikako Institutu Nazionalari, jarduera eta kobrantza kudeatzeko kanpoko enpresei.

–Datuen nazioarteko transmisio aurreikusiak: ez dago aurreikusirik nazioarteko inolako transmisiorik.

–Fitxategiaren ardura duen organoa: Sartagudako Udala.

–Zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko zerbitzu edo unitatea: Sartagudako Udala, udal bulegoa Foruen Plazako 1ean. PK. 31589 Sartaguda (Nafarroa).

–Segurtasun maila: ertaina.

IV. ERANSKINA

Fitxategiaren izena.–Udal katastroa.

–Identifikazioa eta xedea: udal katastroa kudeatzeko erabiltzen den fitxategia, udal mugapeko ondasun higiezinei dagokienez.

–Tratamendu sistema: mistoa.

–Datuen emailea: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria; jabe edo errentarien kolektiboarendako da.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • NAN/IFK.
  • Izen-deiturak.
  • Helbidea.
  • Telefonoa.
  • Sinadura/Hatz marka.
  • Ondasunaren edo jabetzaren gaineko jakingarriak.

–Datuen komunikazio aurreikusiak: Lurralde Aberastasunaren Erregistroa, Jabetzaren Erregistroa, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

–Datuen nazioarteko transmisio aurreikusiak: ez dago aurreikusirik nazioarteko inolako transmisiorik.

–Fitxategiaren ardura duen organoa: Sartagudako Udala.

–Zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko zerbitzu edo unitatea: Sartagudako Udala, udal bulegoa Foruen Plazako 1ean. PK. 31589 Sartaguda (Nafarroa).

–Segurtasun maila: ertaina.

Iragarkiaren kodea: L1502604