45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

2015eko urtarrilaren 1etik aitzinako aldaketa, Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2014ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ORDENANTZA FISKALA,
UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Hornidura.

A) Industrian erabiltzeko.

–Hornidurako hiru hilabeteko kuota finkoa: 13,50 euro.

–Saneamenduko hiru hilabeteko kuota finkoa: 13,50 euro.

–Kuota aldakorra: m³ kontsumituak, 0,85 euro/m³.

C) Hornidurako hargunea paratzea:

–Industria:

  • Hazbete bateraino, hura ere barne: 183,30 euro.
  • 2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 238,40 euro.
  • Gainerakoak: 292,38 euro.

–Suteetarako ahoa paratzeagatik:

  • Hazbete bateraino, hura ere barne: 183,30 euro.
  • 2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 238,40 euro.
  • Gainerakoak: 292,38 euro.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2015eko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1503044