45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Navas de Tolosa karrikako 13ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-FEB-15 (4/CU).

“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko uztailaren 3an harturiko erabakia (JOB 3-JUL-2012 (15/UV)), hasiera batean onesteko Navas de Tolosa karrikako 13ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, beheko solairuan Beatriz Álvarez Suárezen eta Laura Álvarez Suárezen lokaletik 8,20 m² desjabetzea aurreikusten duena. Gainera, espedientea jendaurrean egon da hilabetez iragarkiak paratuta bai 2012ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an, bai hemengo prentsan, eta jendaurreko aldi horretan alegazioak aurkeztu zituzten Beatriz Álvarez Suárezek eta Laura Álvarez Suárezek, 2012ko irailaren 6an eta 11n, hurrenez hurren. Horiek Plan Bereziaren eskatzaileei igorri zitzaien, Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko uztailaren 5ean hala erabakita, eta alegazioak egiteko epe berria ireki zen.

Ikusirik 2. testu bateginaren dokumentua, 2014ko urriaren 9an aurkeztua eta hurrenez hurren aurkeztutako alegazioei eta Udalaren errekerimenduari erantzuna ematen diena, eta ikusirik Udalaren txosten tekniko-juridikoa, erabaki honen zati dena, eta horrekin bat, eta jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatuari,

ERABAKI DA:

1.–Onestea txosten tekniko-juridiko erantsia.

2.–Ezestea Beatriz Álvarez Suárezek, Laura Álvarez Suárezek eta José Luis Herrera Zubeldíak aurkezturiko alegazioak.

3.–Behin betiko onestea Navas de Tolosa karrikako 13ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Udal Erregistroan 2014ko urriaren 9an aurkezturiko dokumentuari jarraikiz, 2. testu bategina baita, 2014ko iraileko datakoa; horrek aldaketa ez funtsezkoak dakartza 2011ko azaroan hasiera batean onetsi zen dokumentuaren aldean.

4.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela Navas de Tolosa karrikako 13an beheko solairuan dagoen lokalaren 6,54 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.”

Iruñean, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1503066