45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, eta Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok eskabidea aurkez dezan udal bulegoetan.

Ezin izanen dira izendatu Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan desgaitasunerako eta bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak, salbu eta jarduera profesionaletan edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan aritzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Erripan, 2015eko otsailaren 18an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1503007