45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. Jarduera: asfalto planta. Tokia: Ezperungo errepidea, z.g., Ezperunen - 31110 Noain (Elortzibar); 12. poligonoko 109. lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1503081