45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2015erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2015eko urtarrilaren 22ko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“2015EKO EKITALDIRAKO KARGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatua ikusirik;

ERABAKI DA:

2015eko ekitaldirako zergen karga-tasak, tasen tarifak eta prezio publikoak onestea. Orokorrean, beren horretan utzi dira 2014ko ekitaldirako onetsi ziren zergen karga-tasa berak eta, tasen tarifa eta prezio publiko berak (2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa).

Aldaketa bakarra %1,2ko beherakada da herrilurretako urte anitzeko aprobetxamenduetan, izan ere, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikulua aldatzen duen azaroaren 28ko 37/2013 Foru Legearen indarrez, kanon hori kontsumoko prezioaren (K.P.I.) gorakadaren arabera eguneratuko da, eta ez nekazariek jasotzen dituzten prezioen indize orokorraren arabera, hura onetsi arte egiten zen bezala.

Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak inpugnatzen ahalko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko II. Kapituluko IX. Tituluan ezarritakoaren arabera.

Ordenantza fiskaletan egin aldaketa jendaurrean egonen da, Foru Lege beraren 325. artikuluan ezarritakoa betez.”

Murillo el Fruton, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Javier Garriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1503087