45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2015eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, onetsi zuen langileen 2015eko plantilla organikoa, ondotik heldu dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak egindako aldaketaren arabera, eta Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19. eta 20.ean xedatuari jarraikiz. Iragarkia 2015eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsi da eta argitara ematen.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak.

–Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: Lanpostua: %31,88. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

–Lanpostuaren izena: administrari ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Mailakoa. C. Osagarriak: Lanpostua: %18,35; mailakoa: %12. Sarbidea: maila igota txanda murriztuan, oposizio-lehiaketaren bidez. Aritzeko baldintzak: jardunean.

–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: E. Osagarriak: Lanpostua: %13,77; mailakoa: %15. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Izen-deiturak: Horcada López, Roberto. Kargua: idazkaria. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1984-02-01. Maila: A. Gradua: 5 (2010eko ekainaren 1az geroztik).

Izen-deiturak: Murillo Fernández, Jesús Manuel. Kargua: administrari ofizial eta diruzaina. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1981-08-01. Maila: D. Gradua: 5 (2009ko maiatzaren 1az geroztik).

Izen-deiturak: Goñi Goñi, Angel Balbino. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1992-07-01. Maila: E. Gradua: 4 (2012ko apirilaren 1az geroztik).

Murillo el Fruton, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1503085