45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Udal ordenantza, Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen eta haien zerbitzuen erabilera, baita materialen erabilera ere arautzen duena. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2015eko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen erabilera arautzen duen udal ordenantza, arestian aipatu dena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murillo el Fruton, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1503080