45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Oihan enkantea, PEFC ziurtagiria duen zurarena

Leozko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, 2015eko otsailaren 13an egin bilkura berezian, onetsi zuen oihan aprobetxamendu hau gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan esleitzeko baldintza ekonomiko-administratiboen agiria:

Lote bakarra: “El Monte Abajo” eta “Astigarros” alderdiak (10. poligonoko 320 eta 321. lurzatiak, 54, 55 eta 56. unadak), “El pinar de Usabal” (7. poligonoko 532 eta 535. lurzatiak, 25. unada) “Bayonar”, (7. poligonoko 546. lurzatia, 21. unada) eta “Kiñueta” (12. poligonoko 514. lurzatia, 49 y 52. unadak).

ESPEZIEA

BOLUMENA ETA HASIERAKO PREZIOA, BEZik GABE

LOTEAREN BALIO OSOA

Larizio pinua

Aurreikusitako bolumena: 16.676 m³

150.084 euro (BEZik gabe)

Hasierako prezioa, BEZik gabe, m³ bakoitzeko: 9 euro.

Hasierako prezioa: 150.084 euro (BEZa kanpo).

Behin-behineko fidantza: %2.

Proposamenen aurkezpena: Leozko Udaleko Erregistroa, Iratxeko San Esteban karrikako 14an baitago (jendearendako ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetan, astearteetan, ortzegunetan eta ortziraletan), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamaborzgarren egun naturaleko 14:00ak arte. Azken eguna jaieguna, baliogabea edo larunbata bada, bukatzeko epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da. Proposamenak aurkezteko epetik zazpi egun iraganda, proposamen ekonomikoa irekiko da jendaurreko ekitaldi batean. Ekitaldi honen eguna eta ordua behar bezala iragarriko zaie lizatatzaileei, baita Udaleko iragarki oholean ere.

Enkantearen baldintza teknikoen agiria eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria eta haren lote bakoitzari buruzko zehaztapenak interesdunen eskura egonen dira Udal Idazkaritzan, Iratxetan (Leotz) baitago, 9:00etatik 14:00etara, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetan, astearteetan, ortzegunetan eta ortziraletan; halaber, eskatzen ahalko dira honako posta elektronikoan: ayuntamiento@leoz.es.

Iratxetan (Leotz), 2015eko otsailaren 18an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1502739