45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2014ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duten ordenantza fiskal batzuei dagozkien tarifen aldaketa, 2015eko ekitaldian aplikatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2015eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Aldatu gabeko gainerako ordenantza fiskalek indarrean jarraituko dute 2014ko tarifekin, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako adin tarteen eguneratze automatikoa (5. artikulua) ezertan ukatu gabe.

Larragan, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

UDAL ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN ZERBITZUA ETA
TASAK ARAUTZEN DITUENA

1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Aldaketak argitara eman ziren 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta 2014ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n.

Tarifei buruzko 5. artikulua aldatu da, eta honela utzi:

1.–Etxeko erabilerak, etxebizitzetan ez ezik ongintzako zentroetan eta ikastetxeetan, ofizialki onartuak badira:

1.A)

45 m³-ra bitarte, hiruhilekoan

0,72

euro/m³

1.B)

Gainerako kontsumoa

0,93

euro/m³

2.–Erabilerak industrian, merkataritzan, bulegoetan, lokaletan eta kirol instalazio kolektiboetan (igerilekuetan izan ezik):

Hiruhilekoan

0,93

euro/m³

3.–Finka partikularretako aisiako, ureztaketako eta igerilekuetako erabilerak:

Hiruhilekoan

1,89

euro/m³

4.–Erabilera konbinatuak:

4.1. Etxekoa-ureztaketa (1+3) eta merkataritzakoa-ureztaketa (2+3):

A)

45 m³-ra bitarte, hiruhilekoan

0,72

euro/m³

B)

Bestelako kontsumoa, 90 m³ bitarte, hiruhilekoan:

0,93

euro/m³

C)

90 m³-tik goiti, hiruhilekoan:

1,89

euro/m³

4.2. Etxekoa-merkataritzakoa (1+2):

A)

45 m³-ra bitarte, hiruhilekoan

0,72

euro/m³

B)

Gainerako kontsumoa, hiruhilekoan

0,93

euro/m³

5.–Suteak:

5.1. Suteetarako hargune eskubideak (kuota bakarra):

Diametroa (mm)

40 arte

40 - 50

50 - 65

80tik goiti

Euroak

370,11

659,51

945,47

1.229,09

5.2. Suteetarako kuota finkoak, hiruhilekoan:

HARGUNEA (MM)

EUROAK

30

11,58

40

27,07

50

40,58

65

54,19

80

67,67

100

95,04

6.–Hargune eskubideak, altak eta bajak:

6.1. Lotunea, 1., 2., 3. eta 4. erabilerak (kuota bakarra): 200 euro.

6.2. Suteetarako hargune eskubideak (kuota bakarra):

Diametroa (mm)

40 arte

40 - 50

50 - 65

80tik goiti

Euroak

370,11

659,51

945,47

1.229,09

6.3. Erabilera guztietarako: hornidurako baja, 100,00 euro.

6.4. Erabilera guztietarako: hornidurako alta (lotunea kanpo), 200,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HILETA ZERBITZUETAKO ETA UDAL HILERRIKO ZERBITZUETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1998ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4an.

Tarifei buruzko 5. artikulua aldatu da, eta honela utzi:

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. epigrafea.–Hileta zerbitzuetako eta udal hilerriko zerbitzuetako tasak.

–Hobitik ateratzea: 187,00 euro.

–Hobitik ateratzea: horma-hilobitik, 107,00 euro.

2. epigrafea.–Hilerrian hilobiratzeko administrazio kontzesioaren kanona, hamar urteko eperako (*):

–Lurrean, 696.00 euro (bi hilobi).

–Horma-hilobian, 428,00 euro (hilobi bat).

–Errauts-kutxategian, 239,00 euro.

Hamar urterako berritzea: %100, ematerakoan.

(*) Ordaintzeko modua: 10 urterako lehen aldia: %50, zerbitzuarekin (1. epigrafea) eta gainerako %50 urtebetearen buruan.

Iragarkiaren kodea: L1503028