45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Akats zuzenketa, Herrilurretako aprobetxamenduak
arautzen dituen ordenantzan

2014ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an, Larraga Udalaren Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hartan akatsak badirela oharturik, zuzendu egiten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

43. artikuluan (III. kapitulua. Herrilurretako larreen aprobetxamendua), honela dioen tokian:

“43. artikulua. Herrilurretako larreen aprobetxamenduak, tradizioko ohituraz, legez edo hitzarmenez, finka pribatuekin batean, baterako ustiapen unitatea osatzen du eta zatitua dago aprobetxamendu azpiunitate edo bazkaleku hauetan:

LARRE BAZKALEKUAK

AZALERA

1

ARRIBAS-DEHESA

506,97

2

BALSA

395,35

3

BALSETA-PLANO-1

17,44

3

BALSETA-PLANO-2

26,44

4

CABRAS

189,99

5

CARNICERÍA

485,52

6

CORTE

351,94

7

ESTAZA

309,55

8

LANDAZA

258,59

9

MOLONERA

494,325

10

NAVA

504,88

11

PLANO

49,38

12

ROMERAL

311,94

13

SALOBRAL

207,96

GUZTIRA

4.110,27

Udalak, esleipen prozedura hastean, beretzat gorde dezake herri larre guztien bortzetik bat, onuradun berririk balitz urtean esleitzeko.

Bazkalekuen kokapena eta azalera, ordenantza honen eranskineko planoetan ageri dira haietako bakoitzarentzat. Azalera gutxigorabehera ageri da, eta azter eta berrikus daiteke bazkalekuak aldiro esleitu baino lehen. Behin esleipena eginik, ezin izanen dira %5eko errore marjina baino txikiagoak diren aldeei buruzko erreklamazioak aurkeztu.

Bazkaleku bakoitzak jasan dezakeen azienda karga zehazteko, Udalak baliokidetza hauek finkatu ditu azienda mota ezberdinen artean:

–Zaldi-aziendako buru 1 behi-aziendako buru 1 adina da. (1 AzLU).

–Behi buru bat 6,66 ardi buru adina da. (1 AzLU).

–Ahuntz-azienda bat ardi buru 1 adina da. (0,15 AzLU).

–6 eta 24 hilabete bitarteko behi-azienda ar eta emeak: 4 ardi-azienda buru adina dira. (0,6 AzLU).

–6 hilabete bitarteko behi-azienda ar eta emeak eta zaldi-aziendak: 1,33 ardi-azienda buru adina dira. (0,2 AzLU)”.

Honela behar du:

“43. artikulua. Herrilurretako larreen aprobetxamenduak, tradizioko ohituraz, legez edo hitzarmenez, finka pribatuekin batean, baterako ustiapen unitatea osatzen du eta zatitua dago aprobetxamendu azpiunitate edo bazkaleku hauetan:

LARRE BAZKALEKUAK

AZALERA

1

ARRIBAS-DEHESA

474,24

2

BALSA

336,92

3

BALSETA-PLANO-1

17,44

3

BALSETA-PLANO-2

26,44

4

CABRAS

189,99

5

CARNICERÍA

482,40

6

CORTE

366,25

7

ESTAZA

298,53

8

LANDAZA

317,10

9

MOLONERA

486,33

10

NAVA

499,00

11

PLANO

49,37

12

ROMERAL

284,56

13

SALOBRAL

198,02

GUZTIRA

4.026,59

Udalak, esleipen prozedura hastean, beretzat gorde dezake herri larre guztien bortzetik bat, onuradun berririk balitz urtean esleitzeko.

Bazkalekuen kokapena eta azalera, ordenantza honen eranskineko planoetan ageri dira haietako bakoitzarentzat. Azalera gutxigorabehera ageri da, eta azter eta berrikus daiteke bazkalekuak aldiro esleitu baino lehen. Behin esleipena eginik, ezin izanen dira %5eko errore marjina baino txikiagoak diren aldeei buruzko erreklamazioak aurkeztu.

Bazkaleku bakoitzak jasan dezakeen azienda karga zehazteko, Udalak baliokidetza hauek finkatu ditu azienda mota ezberdinen artean:

–Behor buru 1 behi buru 1 adina da (1 AzLU).

–Behi buru bat 6,66 ardi buru adina da (1 AzLU).

–Ahuntz buru bat ardi buru bat adina da (0,15 AzLU).

–6 eta 24 hilabete bitarteko behi buru ar eta emeak 4 ardi buru adina dira (0,6 AzLU).

–6 hilabetetik beheitiko behi buru eta behor buru ar eta emeak: 1,33 ardi buru adina dira (0,2 AzLU).

Larragan, 2015eko abenduaren 23an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1503026