45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2015eko otsailaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lapoblacion-Meanon, 2015eko otsailaren 17an.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1502913