45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Akats zuzenketa, ordenantza fiskaletako tarifetan

2015eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an, ordenantza fiskaletan 2015erako egin aldaketen iragarkia. Hartan akatsak badirela oharturik, hona hemen haien zuzenketa:

–Iragarkiaren izenburuan. Honela dioen tokian: “Aldaketak 2014ko ordenantza fiskalen tarifetan. Behin betiko onespena“, honela behar du: “Aldaketak 2015eko ordenantza fiskalen tarifetan. Behin betiko onespena”.

–2. atalean. Hilerriko zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, honela dioen tokian: “Horma-hilobiak: hamar urteko luzapena: 301,00 euro eta B) Kolunbarioak:

hamar urteko luzapena: 301,00 euro”, honela behar du:

C) Lurpeko hilobiak:

–10 urteko luzapena: 301 euro.

Irurtzunen, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1503024