45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 83. artikuluan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2015eko otsailaren 9ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 83. artikuluan.

Honela dioen lekuan: “Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena, gehienez ere 25 m dituela”.

Hasiera batez onetsitako aldaketak honako hau proposatzen du: “Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena, gehienez ere 50 m dituela”.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da eta argitara emanen da.

Muetzen, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1502979