45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

1. poligonoko 317. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2015eko otsailaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Cordovilla Sektoreko Cordovilla 1 poligonoko 317. lurzatiaren xehetasun azterlana, Smurfit Kappa Navarra, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1502980