45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

2015eko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Eulzko Kontzejuak, 2015eko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Kontzejuko Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten bezala.

Eultzen, 2015eko otsailaren 23an.–Kontzejuko burua, Francisco Azcona Comas.

Iragarkiaren kodea: L1502981