45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2014ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Erroibarko Udal Planeko egiturazko determinazioetako aldaketa puntuala, Bernardo Urtasun Urrutiak sustatu duena, Aurizberrin, 9 poligonoko 64. lurzatian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Erroibarren, 2015ko otsailaren 27an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1503260