45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2015eko ekitaldiko zerga-tasak. Onespena

Bertizaranako Udalak, 2015eko otsailaren 19an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2015eko urtarrilaren 1etik hasita, ondoko zerga-tasa hauek ezartzea udal zergetarako.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3545, katastroko balioaren gainean.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,7359, katastroko balioaren gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

  • %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra izan eta bertan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada.
  • %5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,2ko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,90eko portzentajea, tarte guztietan balioaren igoera zehazteko, eta %12ko karga-tasa, kuota zehazteko.

2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Egungo legerian ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Bertizaranan, 2015eko otsailaren 24an.–Alkatea, Joxe Mari Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L1503005