45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2015 FORU DEKRETUA, otsailaren 18koa, José Antonio Arzoz Martínez jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

José Antonio Arzoz Martínez apeza Acedon jaio zen, eta 48 urtez Alemanian egin du bere lan pastorala. Bertan atzerriratuen kapilaua izan da, eta gizarte, hezkuntza eta pastoraltzako ekimen garrantzitsuak bultzatu ditu atzerriratu gaztelaniadunak gizarteratzeko. Modu horretan, ahulenen giza eskubideak defendatu ditu eta balio demokratikoak sustatu.

Iruñeko Apaiztegian eliza ikasketak egin ondoren, 1967an Alemaniara joan zen Espainiako atzerriratuen kapilau aritzeko. Akisgrango, Munichko eta Koloniako elizbarrutietan egin du lan. Espainiako Misio Katolikoan haurren hezkuntzarako eta helduen prestakuntzarako ataleko zuzendari ibili zen, eta 1990etik hona delegatu nazionala da eta Bonnetik koordinatzen du Alemaniako 39 elizbarrutiek arlo horietan egiten dute lana. Prestakuntzarako Espainiako Akademiaren sorrera bultzatu zuen, haren lehendakaria izan zen hamar urtez, Alemaniako Gotzain Konferentziari laguntzen dio emigrazio arloan eta "Ventana Europea" aldizkariaren zuzendaria da.

Bestetik, nabarmendu behar da Familiako Gurasoen Espainiako Elkarteei ematen dien laguntza, Espainiako atzerriratuen seme-alabek eskola eta lanbide prestakuntza ona eta hezkuntza elebidun eta bikulturala izan ditzaten. Alemaniako Gobernuak eskertu nahi izan zion José Antonio Arzozi lan eskerga hori, eta 2006an tolerantziaren enbaxadore izendatu zuen. Modu berean, 2010ean Eliza Katolikoak monsinore titulua eman zion.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Alemaniara atzerriratu ziren espainiarrentzat pastoraltza, kultur eta gizarte arloetan hain lan eredugarria egin duen pertsona saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaz kondekorazio hau: Foru Komunitatea ezagutarazi eta hari ospea ematen, nor bere jardueraren esparruan, nabarmendu diren pertsonek eta entitateek egindako lana eskertzeko.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak eta Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 18an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Antonio Arzoz Martínez jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko otsailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1502793