45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2015eko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2015eko otsailaren 24an.–Alkatea, Joxe Mari Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L1503003