45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Akats zuzenketa, Enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzen 2015. urterako deialdian eta oinarri arautzaileetan

Beriaingo Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Beriaingo Udalak enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako 2015ean emanen dituen diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak. Iragarkia 2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Transkripzio akats baten ondorioz, deialdiaren 15. oinarria zuzenduko da; honela geldituko da idatzirik:

“15. oinarria.–”De minimis” araubidea.

1. Deialdi honetan ezarritako laguntzak ez dira bateragarriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo beste administrazio edo entitate batek (publikoa nahiz pribatua izan, nazionalak edo nazioartekoak) xede bererako ematen dituen beste edozein diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin.

2. Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan aurreikusitakoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (L 352 AO, 2013ko abenduaren 24koa).

Erregelamendu horri jarraikiz, edozein enpresari emandako “de minimis” laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, interesdunek eskabidearen inprimakian kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan jasotako beste “de minimis” laguntzak aitortuko dituzte, eta aurkeztu beharreko dokumentazioari enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizuneko aitorpena gehituko diote, aitzineko bi zergaldietan eta kasuan kasuko zergaldian bildutako “de minimis” laguntzei buruz.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1503094