45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Diru-laguntzen deialdia, Kultur Alorrerako

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2015eko otsailaren 27an hartutako erabakiaren bitartez, jarraian aipatzen diren diru-laguntzen deialdiak onetsi dira:

Kultur Alorra:

–Jarduera sozio-kulturalak antolatzeko diru-laguntzen deialdia.

–Entitate sozio-kulturalekiko lankidetzako diru-laguntzen deialdia.

Oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira Herritarrendako Harrera Bulegoan, Barañaingo Udaleko Kultur Etxean edo Udalaren web orrian (www.baranain.com).

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 27an amaituko da.

Barañainen, 2015eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1503281