45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZOTZ

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Ezkabarteko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Garrues, Ezkaba, Anotz, Zildotz, Orrio, Orikain, Makirriain, Eusa, Azotz eta Aderizko eta Nagizko jaurerriak.

Azotzen, 2015eko otsailaren 24an.–Kontzejuko burua, María Fé Arana Orzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1503047