45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Jarduera sailkatua. Baimena

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Manzanos Enterprises, S.L. Jarduera: ardandegia handitzea biltegi nabearekin. Paratzea: -. Tokia: 2. poligonoko 1257. lurzatia - El Plano.

Azagran, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1503115