45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontuko 2015/1 eta 2015/2 aldaketen espedienteak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015era luzatu den 2014ko aurrekontua aldatzen duten 2015/1 eta 2015/2 espedienteak, kreditu bereziari buruzkoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2015eko Otsailaren 26an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1503195