45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

424/2015 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Nafarroako Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, urtarrilaren 8ko 15/2015 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez, 2013/2014 ikasturteko aparteko sarien deialdia egin zen.

Graduondoko Ikasketak, Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena ikusita, Ikasleen Gaietarako eta Irakaskuntza Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariak eta Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko errektoreordeak ikus-onetsita.

Ikusirik zerga arloko txostena.

Aldeko ikuskapena egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak emateko duen arautegi erregulatzailea, Gobernu Batzordean 2008ko ekainaren 23an onetsitakoa betez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Aparteko sarietarako deialdia egitea ikasketak 2013-2014 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat.

Bigarrena.–10.500 euroko gastua baimentzea, 2015eko gastuen aurrekontuko 42.00/54.0/480.08 kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateri buruzko arauaren 3.3 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, zein Gobernu Kontseiluak 2008ko ekainaren 23ko Erabakiaren bidez onetsi baitzen, baimendutako gastua kopuru berean banatuko da saridunen artean.

Laugarrena.–Aparteko sariak emateari buruzko arauaren 3.1 artikulua aplikatuz, karrera amaierako sariak emateko 50 ikasleren zatikia, 2013-2014 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasle kopuruaren arabera kalkulatuko da, hau da, 2013ko urritik 2014ko iraila bitartean ikasketak bukatu dituztenak kontuan hartuta.

Bosgarrena.–Beken eta Tituluen Bulegoari eskatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 10 eguneko epean sari horietara aurkez daitezkeen espedienteak hauta ditzan, eta bulegoko iragarki taulan argitara ditzan.

Seigarrena.–Ezartzea hautaketa prozesua ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dela, eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatuko.

Zazpigarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko errektoreordeari, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuari, Komunikazio Zerbitzuari, Beken eta Tituluen Bulegoari, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetzari.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, zilegi du berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2015eko otsailaren 24an.–Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1503042