45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Planeamenduko hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak, 2015eko otsailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Promociones Zubeztia, S.L.rekin egindako hirigintza hitzarmena, Altsasuko Hirigintzako Udal Planeko U.C.-1 unitatean (4. poligonoko 1330. lurzatian) hirigintzako araudi partikularreko antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa puntuala egiteko, aipatu elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun balidounean, interesdunen eskura udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2015eko Otsailaren 26an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1503194