45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegituren gaineko udal ordenantzan

Alloko Udalak, 2015eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

4. Telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegituren gaineko udal ordenantza aldatzea.

Osoko Bilkurari aditzera eman zaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2015eko urtarrilaren 7an emandako 1/2015 epaia, haren bitartez hein batean baietsi baita Telefónica Móviles España, S.A.U. enpresa errekurtsogilearen prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Alloko Udalak 2011ko abenduaren 19an onetsitako Telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegiturei buruzko udal ordenantzaren aurkakoa. Ordenantza hori 2012ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Aipatutako epaia betetzeko,

ERABAKI DA:

Bakarra.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea epaiak ezeztatutako artikuluak:

a) 3.1 artikulua.

b) 3.4 artikulua.

c) 4.2.18 artikulua, eta zehazki azken tartea, honela baitio: “Azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 7. artikulua aplikatuta, baimenaren gehieneko indarraldia ezartzen da, eta instalaziorako baimena ematen dion kontratu zibila amaitzearekin batera amaituko da hura ere; indarraldia amaituta, operadoreak kontratua berritu dela frogatu beharko du lizentzia berritu ahal izateko”.

d) 4.3 artikulua.

e) 7.3.6 artikulua, a) eta b) atalak.

f) 11.2 artikulua, eta zehazki azken tartea, honela baitio: “... ez eta haiekin berariazko loturarik ez duten ekipamenduetarako lurzati edo eraikinetan ere”.

g) 17. artikulua.

h) 21. artikulua.

i) 22. artikulua, 1. atala.

j) 23.2 artikulua, c) atala.

k) 31.2 artikulua.

l) 31.3 artikulua, a) atala.

m) 34. artikulua, instalatzaileari egiten dion erreferentzian.

Allon, 2015eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, María Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1503006