45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ordenantza fiskala, Udal auditorioa erabiltzeagatik eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal auditorioa erabiltzeagatik eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hura 2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

ORDENANTZA, UDAL AUDITORIOA ERABILTZEAGATIK ESKATU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da Udal auditorioa erabiltzeko baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Prezio publikoa ordaintzera behartuak daude Udalaren aldetik udal auditorioa erabiltzeko baimena hartzen duten entitate pribatuak, betiere ez badira Oibarko Udalaren babesa edo lankidetza hartzen duten jarduerak.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatuko den tarifa 50 euro izanen da egunean.

8. artikulua. Subjektu pasiboak, sortzen diren prezio publikoak ordaintzeaz gain, udal auditorioan dauden ondasun, higigarri eta higiezinetan eragindako kalte guztien erantzule izanen dira.

9. artikulua. Erabiltzaileek esparru horretan ikusgai jarrita dauden funtzionamendu, portaera eta erabilpen arauak begiratu behar dituzte betiere.

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

Azken xedapena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoan hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1503070