45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ordenantza fiskala, Energia berriztagarrien
gelan eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Energia berriztagarrien gelan eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hura 2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

ORDENANTZA FISKALA, OIBARKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GELAN ESKATU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri dira ordenantza honetako prezio publikoak.

2. artikulua. Oibarko energia berriztagarrien gela erabiltzen duten pertsona naturalek dituzte ordainarazpen hauek ordaindu behar.

3. artikulua. Ordaintzeko betebeharra sortuko da Oibarko Energia berriztagarrien gelan eskaintzen den ezein zerbitzu erabiltzen denean.

4. artikulua. Zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona naturalak izanen dira ordainarazpen hauek biltzeko oinarria.

5. artikulua. Eskubideak ondoko oinarrizko tarifa hauen arabera bilduko dira:

–Lagun baten sarrera: 2 euro.

–Lantegiak euro 1 lagun bakoitzak.

–Monitore/irakasleak: salbuetsirik.

Gela eta museoa, biak batera ikusteko:

–Tarifa arrunta (helduak): 4 euro.

–Tarifa berezia (gazte txartela, 12tik 18 urtera bitarteko gazteak, 15 lagunetik goitiko taldeak, herrian erroldatuak eta langabetuak): 3,30 euro.

6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoak ordaindu beharra sortzen da inor instalaziora sartzen den momentuan.

7. artikulua. Subjektu pasiboak, sortzen diren prezio publikoak ordaintzeaz gain, Oibarko energia berriztagarrien gelan dauden ondasun, higigarri eta higiezinetan eragindako kalte guztien erantzule izanen dira.

8. artikulua. Erabiltzaileek esparru horretan ikusgai jarrita dauden funtzionamendu, portaera eta erabilpen arauak begiratu behar dituzte betiere.

9. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

Azken xedapena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoan hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1503069