45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tarifen aldaketa hasiera batean onestea ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten (2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 13an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

TARIFEN ALDAKETA ORDENANTZA FISKALETAN ETA PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN
DITUZTEN ORDENANTZETAN

Udal igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak

A) Bizilagun erroldatuen denboraldiko abonamendua:

–8tik 15 urte bitarte: 28 euro.

–16 urtetik goiti: 45 euro.

B) Bizilagun erroldatuen hilabeteko abonamendua:

–8tik 15 urte bitarte: 17 euro.

–16 urtetik goiti: 27 euro.

C) Bizilagun erroldatuen hamabostaldiko abonamendua:

–8tik 15 urte bitarte: 13 euro.

–16 urtetik goiti: 20 euro.

D) Kanpotarren denboraldiko abonamendua:

–4tik 7 urte bitarte: 19 euro.

–8tik 15 urte bitarte: 45 euro.

–16 urtetik goiti: 67 euro.

E) Kanpotarren hilabeteko abonamendua:

–4tik 7 urte bitarte: 12 euro.

–8tik 15 urte bitarte: 24 euro.

–16 urtetik goiti: 34 euro.

F) Kanpotarren hamabostaldiko abonamendua:

–4tik 7 urte bitarte: 10 euro.

–8tik 15 urte bitarte: 18 euro.

–16 urtetik goiti: 27 euro.

G) Abonatu gabeendako sarrerak:

–4tik 7 urte bitarte: 2,00 euro.

–8tik 15 urte bitarte: 3,50 euro.

–16 urtetik goiti: 4,00 euro.

H) Taldeendako sarrerak, abonurik gabeko 15 lagunetik goiti:

–15 urte bitarte: 2 euro, lagun bakoitzeko.

–16 urtetik goiti: 3 euro, lagun bakoitzeko.

I) Familia ugarien kideek abonamenduaren edo sarreraren %25eko hobaria izanen dute, indarra duen karneta badute.

J) Instalazioak erabiltzen dituzten kolektiboei haurren sarreraren p`rezioa kobratuko zaie eta kolektiboaren ardura duten monitoreek doako sarrera izanen dute.

Tasak, Udalaren obra-hondakindegian
obra-hondakinak botatzeagatik

Kendu egin dira.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak

Kendu egin dira.

–Herrilurretan legarra ateratzea: 0,76 euro/m³.

Iragarkiaren kodea: L1503064