45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Ordenantza, Bikote egonkorren gainekoa. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, aurtengo otsailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza. Espedientea jendaurrean egonen da eta interesdunei entzutea emanen zaie, hogeita hamar eguneko epean bidezko diren erreklamazio, kexa eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Adiosen, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1503068