45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 20150055 Ebazpenaren bidez deialdia onetsi zen, Berriozarko Udaleko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Plantillako organikoko 022. lanpostua da. Deialdia 2015eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean.

Eskabideak aurkezteko epea, 5.1 oinarrian aipatzen dena, amaiturik, izangai bat aurkeztu da. 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eskabideak aurkezteko epea amaiturik, alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi behar du; izangaiak aurkeztutako eskaera azterturik, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ikusi da. 6.4 oinarrian ezarritakoa betez, baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Berriozarko Udaleko iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.

Izangai onartuen behin betiko zerrenda:

AIZKORBE UHARTE, JON

Horrenbestez, eta legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Izangaien behin betiko zerrenda onestea, Berriozarko Udaleko mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu hutsa, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Plantilla organikoko 022. lanpostua da.

Bigarrena.–Erabaki hau Berriozarko Udaleko iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratzea.

Berriozarren, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1503128