45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña) eta Funesko udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Dokumentazioa, euskarri digitalean, Interneten ere badago, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren web orrian (ingurumen ebaluazioa):

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Ampliacion+del+Canal+de+Navarra.htm

Aditzera ematen den egintza: Ingurumen ukipenetarako baimena. Jarduera: Ingurumen ukipenen azterlana. Arga ibaiaren adarra, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXII-Arga 5 sektorean (Funes). Sustatzailea: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. Udalerria: Funes.

Iruñean, 2015eko otsailaren 11n.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1502801