45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, honako honen oinarriak onesten dituena: Nafarroako Ubidearen Arga 5 XXII. sektorea (Funesko ureztaketa tradizionala).

Nafarroako Ubidearen Arga 5 XXII. sektoreko (Funesko ureztaketa tradizionala) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, otsailaren 17ko 121/2015 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen otsailaren 22ko 10/2012 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Funesko Udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren zerrenda eta jabetza inplikatzen duten edo ez duten beste egoera juridiko batzuk; aholku batzordea. Lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; ustiapeneko oinarrizko azalerak; herrilurren mugaketa; landaketarako eskubideak; ur kontzesioen zerrenda; bazkalekuak; eremuaren balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak: ureztapen eremuak; jabetzaren banakako buletinak; eremuak dituen poligonoen planoak.

Oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005-Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 18an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1502800