44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2013ko aurrekontu luzatuaren 4. aldaketa (2014ko ekitaldia).
Behin betiko onespena

Aurrekontuko laugarren aldaketa hasiera batean onetsi zuen erabakia 2014ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu berezia:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio gastuak. 682. kontu-saila. Azpirozko Lizarraga Haundi etxeko gastuak. Zenbatekoa: 37.000.00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 37.000.00 euro.

Larraunen, 2015eko ilbeltzaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1503165